Donostian instalatzen diren ikertzaileek %15eko kenketa fiskalak edukiko dituzte

Donostiako berrikuntza ekosistemak Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurria eskuratuko du. Hari esker, lurraldean bizitzera etortzen direnek eta ikerketa, zientzia edo teknologia izaerako arloan lan egiten dutenek errenta aitorpenean %15eko onura fiskala lortuko dute. Neurri honekin talentua hiriburura zein Gipuzkoako lurraldera erakartzearen alde egin nahi da.

Kenketa fiskal hauek lortzeko, hainbat baldintza bete beharko dira, besteak beste: Espainian bizi ez izana Gipuzkoara etorri aurretiko bost urteetan, eta lekualdatzearen zergatia lan kontratu bat izatea. Burutzen dituen lanak Espainiako lurraldean garatu behar dira, nahiz eta lan horien zati bat atzerrian eskaini.

Informazio gehiagorako