SAN SEBASTIAN CONNECTING TALENT SARIAREN IRABAZLEA BADAUKAGU

Itziar Estévez ingeniariak San Sebastian Connecting Talent I. Saria jasoko du datorren martxoaren 15ean; hau da, Donostiako profesionalak edo hiriarekin harreman estua izan dutenak saritzen dituen saria, ikerketa, enpresa edo berrikuntzan alderdi askotan nazioartean ibilbide nabarmena izan dutenak, hain zuzen ere.

Hamaika pertsonak harreman estua izan du Donostiarekin eta orain I+G eta berrikuntza arloan karrera nabaria garatzen ari da, gure lurraldetik haratago.

Norbait ezagutzen al duzu? Adi egon, merezi duen saria jasotzeko unea iritsi delako, Connecting Talent Donostia Sariari esker.

 

Zertan datza Connecting Talent Donostia Saria?

Sari baterako lehenengo deialdian datza. Harekin izen-abizenak jarri nahi zaizkio gure lurraldetik kanpo, karrera edo proiektu arrakastatsuak, berrikuntzaren arloan (zentzu zabalenean), garatzen ari diren profesionalei.

Sari honen bidez pertsona hauen, euren zentroen eta aurkitzen diren hirien artean orainaldiko eta etorkizuneko konexioa ezarri nahi da.

Nork jaso dezake Connecting Talent Donostia Saria?

Hurrengo baldintzak betetzen dituen edonor sari hau jasotzen lehenengoa izan daiteke:

  • Donostian jaio, ikasi edo lan egin eta EAEtik kanpo teknologia, zientzia eta berrikuntza esparruan karrera bat geratzen ari direnak.
  • I+G eta berrikuntza arloko proiektuak garatzen ari diren nabarmendutako ibilbidea duten profesionalak, eta une honetan edo etorkizunean Donostia Berrikuntza Hiri gisa nazioartera ateratzeko prozesua hobetzen lagundu dezaketenak, talentua erakartzeko, atxikitzeko eta itzultzeko ahalmena areagotuz.
  • Hezkuntza eta lan maila guztietatik eratorri daitezke (unibertsitateak, edozein tamainako enpresak, startups, GKE, gobernuetako erakundeak, profesional liberalak, …)

Informazio gehiagorako, kontsultatu ditzakezu sariaren oinarriak.

Nork proposatu dezake izangai bat?

18 urte baino gehiago badituzu gehienez bi izangai proposatu ahal izango dituzu 2019ko urtarrilaren 18a baino lehen.

Beraz, baldintza hau betetzen baduzu eta sari hau jaso dezakeen norbait ezagutzen baduzu, hemen duzu aurkeztu behar duzun informazio guztia:

1

Zure NAN/AIZ, pasaportea edo IFK fotokopia bat

2

Izangairako proposatu nahi duzunaren informazio pertsonala.

3

Bere ibilbide profesionalaren deskripzioa eta gure hiriarekin duen lotura.

4

Zure ustez, sari hau jasotzeko zergatik den pertsona egokia azaltzen duen azalpen laburra.

Informazio hau sartu beharko duzu Connecting Talent Donostia sarirako izangaia proposatzeko formularioan.

Garrantzitsua da eskaera ondo betetzea, ez baita behar bezala idazten, ez da onartuko.

Kontuan hartu Donostia Sustapeneko hautaketa batzordea harremanetan jarri ahal izango dela izangaiekin edo emandako informazioari buruzko xehetasun gehiago eskatzeko izangaia aurkeztu dutenekin.

Nola aurkeztu kandidatura?

Informazio guztia eskuratu ondoren, bete beharko duzu sarirako izangaia proposatzeko formularioa.

Nahi baduzu, formularioa PDF-an deskargatu dezakezu eta bidali ezazu email honetara: fomentoss@donostia.eus.

Eta edozein kontsulta baldin badaukazu, deitu dezakezu 943 48 28 00 telefonora, edo posta elektroniko bat bidali fomentoss@donostia.eus helbidera.

Era berean, kandidatura lekuan bertan aurkeztu nahi ba, duzu, egin dezakezu Donostia Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentraletan, Reina Regente kalean, 8, Victoria Eugenia Antzokiko Eraikina, 20.003 Donostia. Hauxe da jendearenganako arretarako ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18.00etara.
  • Ostiraletan, 09:00etatik 14.00etara.

Ikerketa, enpresa edo berrikuntza arloan, nazioarteko ibilbide nabaria duten pertsonari merezi duen hiriko saria emateko garaia iritsi da