IE Business School-ek Borja Porras “School of Global and Public Affairs” – IE Universityko zuzendariak Donostia Sustapenarekin batera garatutako ikerketa argitaratu du, “Donostia-San Sebastián, hiri bat talentua eta berrikuntzaren bila” izenburupean.

Politika publikoetan aditu honek Donostiako berrikuntza ekosistema eta bere erronkak ikertu eta aztertu ditu. Lan honetatik Borja Porrasek ondorioztatu du Donostia borondate politiko eta instituzionala duela berrikuntza eta ekintzailetzaren hirian bihurtzeko.

16 orrialdeko azterlana da. Bertan Donostiako historioa, hiriaren tamainarekin zerikusia duten gaiak, hainbat espezialitatetan talentu falta, soldata lehiakorrak eta adituen-ihesa bezalako gaiak jorratu ditu.

Azterlan hau, Donostia Sustapenak sustatutako Egonaldien Programari esker burutu da. Programa honek, EAEtik kanpo dauden profesionalak Donostiara etortzea ahalbidetzen du ekintzailetza aukera berrien bila ezagueran eta berrikuntzan oinarritutako proiektu eta negozio berrien bitartez.

Lekualdatzea eta ostatua errazteaz gain, Egonaldien Programan parte hartzen duten pertsonek diru-ekarpena jasotzen dute.

Informazio gehiago nahi duzu? Connecting Talent Egonaldien Programari buruz behar duzun guztia kontatuko dizugu.