Atzera

Industria Antolaketako Ingeniaria – Angulas Aginaga

Argitaratze data 14/01/2019
Entitatea Angulas Aginaga, S.A.U.
Arloa / Sektorea ELIKADURAREN INDUSTRIA
Deskripzioa

Berrikuntza, Konpromisoa eta Kalitatea ezaugarriek eraman dute ANGULAS AGUINAGA elikaduraren sektorean erreferentea eta estatuko eta Europako berrikuntzan liderra izatera.

Konpainiaren barnean pertsona guztiek proiekzio profesionala izan dezaten lan egiten dugu, eta gure hazkundea ANGULAS AGUINAGAko taldea osatzen duten pertsona guztien hazkunde pertsonala eta profesionala izateko ere bai.

Talde gaztea, dinamikoa, berritzailea eta sutsua da gurea, eta talde horretan parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu, proiektu komunarekiko konpromisoa duten 400 pertsona baino gehiagok osatzen duten enpresan.

FUNTZIOAK:

Fabrikako produkzioko arduradunaren pean, MES sistema ezartzen eta ondoren finkatzen parte hartuko duzu, ondorengo zereginak burutuaz:

  • Diseinatutako ereduaren optimizazioa eta bilakaera
  • Aginte-koadroak sortzea
  • KPIen analisia eta segimendua
    • OEE
    • Sentsorika makina aurreratua
  • Hobetzeko aukerak detektatzea

IKASKETAK

  • Industria Antolaketako Ingeniaritzako gradua

ESPERIENTZIA

  • 3 urtetik gorako esperientzia ekoizpen-prozesuen kudeaketan
  • Lan-esperientzia MES sistemekin
  • Lan-esperientzia ERPerekin

EZAGUTZAK

  • MES sistemak
  • ERP erabilera
  • Ingelesa jakitea

GAITASUNAK

  • Gauzen egoera zalantzan jartzeko gaitasuna, aukera berriak proposatuaz eta zalantza aukera moduan kudeatuaz
  • Etengabe hobetzeko kezka
  • Diziplina anitzeko taldeetan eta antolaketako arlo ezberdinetakoetan lan egiteko gaitasuna.
Lan aukera / Eskaintza Industria Antolaketako Ingeniaria
Emaila trabajaconnosotros@angulas-aguinaga.es
Webgunea https://www.angulas-aguinaga.es/