Donostia, bizi eta lan egiteko tokirik onena

Jabetza intelektuala

Web gune honen eta bertan jasotako elementu ezberdinen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak Donostiako Sustapena SArenak dira.

Donostiako Sustapena SAk eskubidea du, edozein unetan eta aurrez abisatu beharrik gabe, web gunean edo horren konfigurazio edo aurkezpenean jasotako informazioari buruzko aldaketak eta eguneratzeak egiteko.

Donostiako Sustapena SAk ez du bermatzen web-erako sarbidean edota edukian akatsik ez izatea edo web gune hori behar bezala eguneratuta izatea, nahiz eta hori ez gertatzeko ahaleginak egin, eta, hala gertatuz gero, zuzentzen edo eguneratzen saiatu ahalik eta azkarren. Web gunean sartzea nahiz bertan jasotako informazioari eman litzaiokeen erabilera egiten duenaren ardurakoak izango dira.

Donostiako Sustapena SAk ez du inolako erantzukizunik izango aipatutako sartzeak edo informazioaren erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik. Donostiako Sustapena SAk ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada edo Donostiako Sustapena SAren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan kalteak edo galerak eragiten badira, Administrazio horri legez egokitzen zaizkion egintzak hartuko dira, eta, hala behar izanez gero, hortik eratorritako erantzukizunak ere bai.

Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak soilik erabiliko dira dagokion prozeduran edo jardueran aurreikusitako helburuetarako.

Datu horiek inola ere ez dira tratatuko edo hirugarrenei ez zaizkie emango, kaltetuaren baimen argirik ez bada, edo Norberaren Datuak Babestearen inguruko abenduaren 13ko 15/1999 Legeko 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusitako kasuetan (BOE, 298. zk., 1999ko abenduaren 14koa).

Aipatu 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, datuak ematen dituenak edozein unetan erabili ahal izango ditu datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo horien aurka jotzeko eskubideak,  araudian zehaztutako moduan.

Cookie-i buruzko politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu-fitxategi txikiak dira, web orrialde batean sartzean zure ekipora deskargatzen direnak.

Ez dira birus kaltegarriak, Interneten zerbitzu ugari emateko funtsezko papera betetzen duten erremintak baizik. Besteak beste, web-ean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogorarazten dizute, estatistikak biltzen dituzte gunearen funtzionaltasuna optimizatzeko edo gure edukiak zure sare sozialetan partekatzeko aukera eskaintzen dizute.

Zer-nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orrialde honek?

Cookie teknikoak. Soilik guk sortutako eta kudeatutakoak dira, gure web orrialdean nabigatzen eta aukera eta zerbitzu ezberdinak erabiltzen uzten dutenak.

Analisien cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek erabilita, erabiltzaile-kopurua zenbatzen eta gure web orrialdearen erabilera neurtzen eta azterketa estatistikoa egiten uzten dute.

Inola ere ez dugu eskuratzen erabiltzailearen datu pertsonalei buruzko informaziorik; beraz, web-ean nabigatzen duten pertsonen pribatutasuna zaintzea bermatzen da.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edozein)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak modu automatikoan onartzen badituzte ere, zure nabigatzailearen konfigurazioa alda dezakezu zure ekipoan instalaturiko cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

Cookie-n politikaren inguruko zalantzarik izanez gero, jar zaitezke harremanetan Donostiako Sustapenarekin helbide honetara idatziaz: Fomentoss@donostia.org