NanoGUNEk 4 beka eskaintzen ditu Nanoteknologia, materialen zientzia, fisika, kimika eta biologiako ikasleei zuzendutako master Proiektuak egiteko.
Bekak 3000€-koak dira eta ikerketa zentroko taldeen baitan master tesia egin nahi duten ikasleei zuzenduak dira. NanoGUNEk 34 doktoretza-ikasle ditu, nazioarteko ingurune batean ikerketa egiten ari direnak.
Master Proiektuetarako hautagaiek master ikasle moduan izen emanda egon behar dute Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) edo Europako beste unibertsitate batean, baldin eta unibertsitate horrekin hitzarmena sinatzen bada.
Hautaketa prozesua Maiatzaren 5ean hasiko da, eta horregatik hautagaitzak ahalik eta azkarren bidaltzea gomentatzen dugu. Hala ere, deialdi honen amaiera data ofiziala Irailaren 20a izango da eta ordurarte hautagaitzak onartuko dira.