iLine Microsystems microINR izeneko koagulometroaFDAk (Estatu Batuetako osasun agintaritzak) microINR koagulometroaren salmenta AEBetako merkatuan baimendu du. Dagoeneko, iLine Microsystems eta bere microINR 50 herrialdetan baino gehiago dihardu.

microINR izeneko Koaguometroa gailu eramangarria da eta ahotiko terapia antikoagulatzaileak monitorizatzeko eta INR (koagulazio ardatza) kontrolatzeko erabiltzen da Sintrom® bezalako tratamendua hartzen duten pazienteetan.

Sistema berritzaile honek hainbat abantaila ditu, adibidez, erraz erabiltzen da, dosiak automatikoki kalibratzen ditu eta laginak egiteko bolumen oso gutxi behar du; ondorioz, pazientea seguruago eta asebeteago sentitzen da. Horrela aitortu dute EABn egidanko ikerlanek.

Donostiako enpresa honentzat, FDAk gailua onartu izanak sistema kalitatezkoa eta fidagarria dela erakusten du. Halaber, negozioa AEBetan zabaltzeko eta bezero eta erabiltzaileentzat kalitate berme izateko erabilgarria izango da.

iLine Microsystems hasieratik izan du Donostiako Sustapena erakundearen laguntza bere ikerketa proiektuak aurrera ateratzeko. Gaur egun, bioteknologia eta biomedikuntzan jarduten duten lehenengo maiako nazioarteko profesionalez osaturiko talde bat lan egiten du bertan.